Uda aurreko azken zine zikloaren bonoak larunbatean salgai Leidorren

Ataria 2018ko maiatzaren 16a

Datorren larunbatean, maiatzak 19, jarriko dira salgai ikasturteko azken zine zikloaren bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara.

Hauek izango dira maiatzaren 19etik ekainaren 16a bitarteko zine zikloak barneratuko dituen filmak:

Maiatzak 19, 21: Alma Mater
Maiatzak 19, 20: Noche de juegos
Maiatzak 24: El hilo invisible
Maiatzak 26, 27: Mi querida cofradia
Maiatzak 26, 28: Custodia compartida
Maiatzak 31: La vida lliure
Ekainak 3, 4: Lucky
Ekainak 7: Amante por un dia
Ekainak 10, 11: El buen maestro
Ekainak 16: Un lugar tranquilo

Haurrentzako filmak

Maiatzak 20 eta 27an izango dute aukera haur eta gaztetxoek, Leidorren:

Maiatzak 20: Salvando el Reino de Hoz
Maiatzak 27: Sherlock Gnomes

Trailerrak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!