Bisigu eta Sagardo Festako otorduetarako txartelak, salgai

Ataria 2018ko maiatzaren 8a

Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean ospatuko da Bisigu eta Sagardo Festa, Tolosan.

Bisigu festarekin batera, sagardoarekin maridaje-afaria ere antolatu dute. Txinparta elkartean izango da, maiatzaren 31n. Egun horretarako txartelak 25 euroko salneurria du eta hauxe izango da menua: 

  • Urdetxe lontxeatuak: txorizoa eta urdaiazpikoa
  • Nafarroako Alkatxofak
  • Sagardoz Sorbetea
  • Urdetxe xolomoburua
  • Gazta dastatzea sagar dultzearekin
    *Plater bakoitza sagardo edo deribatu batekin aterako da

Bestetik, Tolosako Zerkausian bisiguaren menua dastatzeko aukera izango da larunbat eguerdian, gauean eta igande eguerdian, 55 eurotan. Hauxe da prestatu duten menua:

  • Antxoak Gatzetan
  • Tomate entsalada hegaluzearekin.
  • Zainzuria Nafarroa A.G.B.
  • Bisigua Parrillan
  • 'Bixigoxo' postrea
  • Edariak: Heras Cordon (kriantza), Gaintza (txakolina), Insalus (ura), Irigoien-Herrera (sagardoa) eta Zabala (kafea).

Otordu guztietarako txartelak salgai daude dagoeneko, Tolosaldea Tour-en bulegoan. Tiketak telefonoz (943 697 413 zenbakian) edota korreo elektronikoz (tour@tolosaldea.eus helbidean) erreserbatu daitezke.

Festa girotze aldera, egun horietarako ekintza gehiago antolatu dituzte, baina horien berri aurrerago emango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!