Lau t'erdiko San Juan Saria aurkeztu dute

Ataria 2018ko maiatzaren 4a

Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 24an amaituko da. Kadete, jubenil eta elite mailako 24 pilotarik hartuko dute parte.

Final-laurdenetan hasiko da Lau t'erdiko San Juan Saria, maiatzaren 12an. Ondoren, larunbatero, Tolosako Beotibarren kanporaketak erortzen joango dira, ekainaren 24ko finala iritsi arte. Txapelaren lehiako hiru partidak igandean jokatuko dira, Beotibarren.

Pilotariak

Kadeteetan Solatxi/Larrazabal, Erkiaga/U. Alberdi, Altuna/De La Fuente eta Fernandez/Igoa izango dira final-laurdenetako partidak. Hurrenez hurren, maiatzaren 12an, 19an, 26an eta ekainaren 2an jokatuko dituzte partidak.

Jubeniletan, Osa/Murua, Ariztegi/J. Alberdi, Ruiz De Larramendi/J. Egiguren eta Gutierrez/Mata izango dira lehen faseko lau kanporaketak. Hauek ere kadeteen data bera izango dute, hurrenez hurren.

Elite mailan, azkenik, Alberdi/Elola, Salaberria/E. Labaka, I. Egiguren/Exposito eta Zubizarreta/P. Labaka izango dira ondorengo lau larunbatetan jokatuko diren partidak.

Finalerdiak ekainaren 9an eta 16an jokatuko dira, eta finala, 24ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!