Tolosaren eta Carleville-Mezières-en arteko senidetzea, gero eta gertuago

Tolosaldeko Ataria 2018ko maiatzaren 4a

Tolosako hainbat ordezkari hiri frantziarrean dira egunotan, senidetzearen oinarriak lantzen; Charleville-Mezières-eko ordezkariek joan den abenduan bisitatu zuten Tolosa.

Urte amaierako plenoetako batean iragarri zuen, Tolosako Udalak, Charleville-Mezières herriarekin senidetzeko lehen pausoak ematen ari direla. Hiri frantziarreko ordezkariek joan den abenduan bisitatu zuten Tolosa eta, egunotan, Tolosako hainbat ordezkari Charleville-Mezières-en daude, senidetzea lantzen.

Txotxongiloak batzen ditu bi hiriak, baina horrez gain, turismoaz, merkataritzaz, industriaz nahiz lehen sektoreaz ere ariko dira, bihar arte. Olatz Peon alkatearekin batera, Nuria Carbonell, Nerea Letamendia eta Inaki Irazabalbeitia zinegotziak, Unai Andueza Tolosaldea Garatzeneko enpresa arduraduna, Iker Karrera Tolomendiko zuzendaria eta Iñaki Pakea Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko zuzendari ordea bertaratu dira Charleville-Mezières-era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!