2018/05/13 07:30
Durangaldeko Urkiolako Parke naturalean barrena, Arrazola herritik hasi eta Mañarian amaituz, bi ibilaldi izango dira aukeran.
Autobusa goizeko 07:30ean irtengo da San Frantzisko eliza paretik. Informazio gehiagorako edota izena emateko, info@alpinouzturre.eus helbidera idatzi edota 943 65 27 89 telefonora deitu beharko da. Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek, berriz, 15 euro.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?