Irteera, Durangaldeko mendietan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko maiatzaren 4a

Datorren igandean, maiatzaren 13an, Alpino Uzturre Elkarteak mendi ibilaldia antolatu du Durangaldeko Urkiolako Parke naturalean barrena, Arrazola herritik hasi eta Mañarian amaituz.

Egun horretarako bi aukera proposatu ditu Alpinok: ibilaldi motzak 14,4 kilometroko ibilbidea izango du, Mikeldi ibilbidea deiturikoa (GR 229 jarraituz), eta 5 ordu inguruko iraupena izango du.

Ibilbide luzeak, berriz, 15,6ko bidea izango du, 6 ordu inguruko iraupena duena, eta Untzilatx (941 metro) mendia igoko dute. Mañarian kokatuta dagoen mendia da, Anbotoko mendilerroaren hirugarren tontorrik altuena izanik: Anboto bera (1.331 m.) eta Alluiz (1.040 m.) ditu aurretik. Haitzaren oinarrian dagoen Untzilla baserriari zor dio izena. Ez da ibilaldi luzea, baina zenbait gorabehera trakets daude Untzilatx inguruan.

Autobusa goizeko 07:30ean irtengo da San Frantzisko eliza paretik. Informazio gehiagorako edota izena emateko, info@alpinouzturre.eus helbidera idatzi edota 943 65 27 89 telefonora deitu beharko da. Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek, berriz, 15 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!