"Dena den une honen zain ginen, nolabait esateko ETA ez dela existitzen eta gure gizartetik eta bizitzetatik desagertu dela esateko. Azken adierazpenak ez ditu denak asetuko, baina, azpimarratuko nuke etorkizuneko gizartean lan egiteko azaldu duten asmoa, gizarteratzeko gogoa dutela adierazten duelako horrek. Gizarteak jakingo du, iraganean bezala, beraiekin lan egiten denon alde".