Euskaraldia antolatzeko bigarren bilera, asteazkenean, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2018ko apirilaren 23a

Antolaketa lanak aurreikustea izango da hitzorduaren helburua, eginbeharrak zehaztuz.

Urte amaieran Euskal Herri osoa hartuko du Euskaraldia egitasmoak eta, hilabeteak falta diren arren, prestakuntza lanak dantzan dira jada, tokian-tokian. Tolosak, lehen bileran, erabaki zuen Euskaraldian parte hartuko zuela, eta bigarren hitzordu bat izango da, asteazkenean, apirilaren 25ean.

Kultur etxean izango da bilera irekia, 19:00etan, eta hitzorduaren helburu nagusia antolakuntza lanak aurreratu eta eginbeharrak zehaztea izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!