Iñaki Diaz tolosarra, hirugarren XXIV. Gipuzkoa Klasikan

Ataria 2018ko apirilaren 23a

Argazkiak: Urola Kostako Hitza

Gipuzkoa Klasika junior mailako txirrindularitza proba jokatu da asteburuan Azpeitian, eta Limousiin taldeko txirrindularia podiumera igo da.

Alfonso Silva portugaldarrak irabazi du lasterketa, ibilbideko 108,5 kilometroak 2 ordu, 31 minutu eta 12 segundoan eginda. Haren atzetik, Josu Etxeberria nafarra sailkatu da, 35 segundora. Hirugarren postuan, berriz, 43 segundura, Oriako-Limousin taldeko Iñaki Diaz tolosarra sailkatu da. Aurreneko gipuzkoarraren saria ere Diazentzat izan da.

Guztira 166 txirrindularik hartu dute parte lasterketan, eta Azpeititik, Zestoatik eta Errezildik igaro dira. Probako batez besteko abiadura 43,5 kilometro ordukoa izan da.

Lasterketako argazki galeria, Urola Kostako Hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!