Etorkizunari begiratzeko moduak bildu dituzte Beotibarren

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko apirilaren 21a

Etorkizunari begiratzeko mod 5 1524314718846
Etorkizunari begiratzeko mod 14 1524314792551
Etorkizunari begiratzeko mod 15 1524314800293
Etorkizunari begiratzeko mod 16 1524314808761
Etorkizunari begiratzeko mod 1 1524314683532
Etorkizunari begiratzeko mod 2 1524314691943
Etorkizunari begiratzeko mod 3 1524314699197
Etorkizunari begiratzeko mod 4 1524314709836
Etorkizunari begiratzeko mod 6 1524314727522
Etorkizunari begiratzeko mod 7 1524314735561
Etorkizunari begiratzeko mod 8 1524314742534
Etorkizunari begiratzeko mod 9 1524314750088
Etorkizunari begiratzeko mod 10 1524314756838
Etorkizunari begiratzeko mod 11 1524314766542
Etorkizunari begiratzeko mod 12 1524314774410
Etorkizunari begiratzeko mod 13 1524314783997
Etorkizunari begiratzeko mod 17 1524314816998

Tolosaldeko Gure Esku Dagok Eman eskua etorkizunari mintegia antoaltu du, gaur, herritarrek zertarako erabaki nahi duten eztabaidatzeko; 110 pertsona elkartu dira, Beotibar pilotalekuan. 

Datorren ekainaren 10era begira daude Gure Esku Dago ekimeneko antolatzaileak eta, bide horretan, Tolosaldeko taldeak eztabaidarako gunea zabaldu du, gaur goizean, Beotibar pilotalekuan. Eskualde osoko 100 herritar elkartu dira, eta mahaitan sakabanatuta hausnartu dute lau gai nagusiren inguruan: kultura, ongizatea, hiritartasuna eta gure lurra. 

Lehenik, eztabaidarako dinamikak azaldu dizkiete eta, gero, ideia zaparradekin ekin diote hausnarketa kolektiboari. Herritarrak ahalduntzeko ariketa izan da, baina baita ekainaren 10eko Herritarron Ituna osatzeko ere: Gasteizko legebiltzarrean amaituko dute giza katea, eta eskaera zuzena egingo du Gure Esku Dagok, erabakitzeko eskubidea agenda politikoko lehentasunetan txerta dezaten. 

Giza kateari begira, izen-emateak lasai doazela azaldu du Beñat Sarasola ordezkariak, baina ez dutela zalantzarik, datorren gizakatearen arrakastaz. Tolosan, Agintari kalean zabaldu dute Gure Esko Dagoko denda eta, besteak beste, bertan egin daiteke ekainaren 10erako izen-ematea. Ostegun eta ostiraletan arratsaldez izango da zabalik, eta larunbatetan goizez. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!