'Ahotsak eta itzalak' liburua argitaratu du Maixa Zugasti tolosarrak

Tolosaldeko Ataria 2018ko apirilaren 19a

Gaur aurkeztu du eleberria, Donostiako udal liburutegian; iaz XLII. Irun Hiria Saria irabazi zuen tolosarrak, L.A.A. obrarekin.

Erein argitaletxearekin osatu du literatur lana, eta Inaxio Mujika izan du editore, eleberria idazteko prozesuan. Tolosarrak, erbestea izango du hizpide lanean, haren "gordinkeriarekin, ankerkeriarekin eta heriotzarekin".

Era berean, ordea, maitasuna ere protagonista izango da Ahotsak eta itzalak liburuan: "Norbere iragana baldin bada geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean".

Aurkezpenarekin bat eginda, Maixa Zugastiren liburuaren aurrerapen bat ere jarri du eskuragarri, Erein argitaletxeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!