La Jara elkarteak irabazi du Berazubiko bakailao lehiaketa

Irati Saizar Artola 2018ko apirilaren 15a

I. Gastronomika ospatu dute Berazubin; elkarteen arteko bakailao lehiaketarekin hasi eta bazkariarekin borobildu dute eguna.

Epaimahaia liluratzeko beharrezko osagaiak hartu eta 12:00etan hasi dira bakailaoa sukaldatzen. Handik ordubetera epaimahaiaren aurrera aurkeztu behar izan dute eta orduan hasi dira dastatu eta puntuatzen Pozez zoratzen jaso dute La Jara elkartekoek bakailao lehiaketako irabazlearen txapela. Bigarren postuan, Berazubi auzo elkartea geratu da; hirugarren saria jaso dute Berazubi elkartekoek, eta laugarrena lortu dute Txinparta elkartekoek. Irabazi ala galdu, bazkari eder batekin eman diete amaiera I. Gastronomika egunari. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!