Eguerdirako zuten hitzordua Tolosako Zerkausian 115 ballet dantzarik. Oriako barandilla ballet erakustaldia eskaini dute. Bi txandatan egin dute; txikienek lehendabizi, eta helduenek ondoren. Tolosako kultur etxeko dantza ikasleak, zazpi urtetik gorakoak, eta Beasaingo ballet taldeko ikasleak aritu dira musika doinuen erritmoan balleta dantzatzen. Koordinatzaile lanak Katixa Pereak egin ditu.