Batzarra eta manifestazioa egin dute "pentsio duinen alde"

Ataria 2018ko apirilaren 9a

Pentsio duinen aldeko elkarr 1 1523272721960
Pentsio duinen aldeko elkarr 2 1523272729017
Pentsio duinen aldeko elkarr 3 1523272735463
Pentsio duinen aldeko elkarr 4 1523272743222
Pentsio duinen aldeko elkarr 5 1523272748619
Pentsio duinen aldeko elkarr 6 1523272754142
Pentsio duinen aldeko elkarr 7 1523272760386
Pentsio duinen aldeko elkarr 8 1523272766259
Pentsio duinen aldeko elkarr 9 1523272771973
Pentsio duinen aldeko elkarr 10 1523272778212
Pentsio duinen aldeko elkarr 11 1523272785124
Pentsio duinen aldeko elkarr 12 1523272792870
Pentsio duinen aldeko elkarr 13 1523272798334
Pentsio duinen aldeko elkarr 14 1523272804216
Pentsio duinen aldeko elkarr 15 1523272810143
Pentsio duinen aldeko elkarr 16 1523272815969
Pentsio duinen aldeko elkarr 17 1523272822156

Tolosaldeko 300 pertsona baino gehiago elkartu dira, Pentsio justu eta duinaren alde lelopean, hainbat erretirodun elkartek eta Duintasuna elkarteak deituta. Tolosako Plaza Zaharrean batzarra egin ondoren, manifestazioa egin dute Alde Zaharretik.

Batzarrean azaldu dituzte egiten ari diren lau aldarrikapenak. Batetik, Espainiako Gobernutik pentsioak %0,25 igotzeko egin duten proposamenari "ezezko borobila" ematea. Bigarrena, pentsioak KPIaren arabera igotzea. Hirugarrena, Europatik datorren irizpidea kontuan hartzea, hau da, EAEri dagokionez gutxieneko pentsioa 1.080 euro izan behar duela. Eta zifra hori lortzea posible dela azaldu dute, eta gogora ekarri dute "pentsiodunen erdia 1.100 eurotara ez dela iristen, eta asko eta asko 500 eta 600 euro inguruko pentsioak jasotzen dituztela". Azkenik, EAEn "zergak kobratzen direnez, hemendik kudeatzea eta kontrolatzea ere pentsioak".

Hain justu, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatearen aldarrikapenari buruz, datorren ostegunean, apirilak 12, 19:00etan, hitzaldi bat izango da Tolosako Zerkausian. Gutxieneko pentsioa 1.080 euro izenburupean izango da hitzaldia, eta Marian Esnaola eta Joxean Urkiola izango dira hizlariak. Herritarrei bertara joateko deialdia egin dute elkarretaratzean, norberak dituen galderei erantzuna emateko aukera izango delako gai horren inguruan.

Bestalde, aurrera begira mobilizazioekin ere jarraituko dutela adierazi dute, eta hamabostean behin Tolosako udaletxearen aurrean elkartuko dira. Hurrengoa, beraz, apirilaren 23an izango da, 12:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!