Gaztetxoentzako argazki ikastaroa, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2018ko apirilaren 6a

Tolosa Herria argazki lehiaketako gaztetxoen saila hauspotzea da, ikastaroen helburuetako bat

Targazki Tolosako Argazkilari Elkarteak ikastaroa antolatu du, argazkilari gaztetxoentzat. Argazkilaritzaren nondik norakoetan trebatzeaz gain, tailerraren helburua izango da 2018ko Tolosa Herria argazki lehiaketako gaztetxoen saila hauspotzea.

Horrela, beraz, datorren apirilaren 21a aukeratu dute, ezagutzak izena ematen duten gazteekin partekatzeko. Sei orduz ariko dira, goiz eta arratsalde, eta zenbait baldintza bete beharko dituzte gaztetxoek, izena emateko. 12 eta 16 urte bitarteko tolosarrei begirako ikastaroa izango da, eta argazki kamera eramatea ezinbestekoa izango da. Doako ikastaroa eskainiko die Targazkik, eta izena emateko mezu elektroniko bat bidali beharko da targazki@gmail.com helbidera.

10:00etatik 13:00era bitarte argazkiak ateratzen ariko dira eta, 16:00etatik 19:00etara, argazkiak hautatuko dituzte, lehiaketetara nola bidali behar diren ezagutuz. Iñaki Otegi eta Cristina Almada izango dira irakasleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!