Hondartza bolei ikastaroak haur eta helduentzat

Ataria 2018ko martxoaren 26a

Tolosako Ferialekuan, apirilaren 9tik ekainaren 22ra, hondartza bolei ikastaroak antolatu ditu Tolosako Boleibol Taldeak.

9-15 urteko umeentzat astelehenean eta asteazkenean izango dira ikastaroak, 17:15etik 18:30era. Helduentzat, astelehen, asteazken eta ostegunetan, 18:30etik 20:00etara. Astelehenetan hasi berrientzat izango da ikastaroa. Erdi mailakoentzat, asteazkenetan, eta maila altukoentzat ostegunetan.

Ume eta bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 30. Ikastaroetan eskura eman daitezke, sporttia.com webgunearen bidez, edo ES31 3035 0141 8514 1003 2638 kontuan. Gero agiri eta datuak emailez bidali beharko dira, toloboleikastaroa@gmail.com helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!