Beste erakustaldi bat eman eta sailkapena asko estutu du Tolosak

Ataria 2018ko mar. 26a, 12:26

1-5 irabazi dio Mondrari, eta Ordiziaren berdinketaren ondoren, hiru puntura jarri zaio lehen postua. Hurrengo jardunaldian, hain zuzen, bi taldeak arituko dira nor baino nor gehiago, Berazubin.

1-5. Eta beste hiru puntu. Une gozoa bizi du Tolosak. Aste Santuko geldialdiaren atarian, azken txanpa ikusgarria egin du: azken hilabetean bost neurketa irabazi ditu jarraian, eta 18 gol sartu.

Azken biktima Mondra izan da. Sailkapenaren goiko postuetan dabiltza arrasatearrak, eta emaitzak erakusten duena baino neurketa parekatuagoa izan bazen ere, tolosarrek argi erakutsi dute, beste behin, zitalak direla erasoan.

Partidako lehen gola 42. minutuan sartu sartu zuen Cachenautek. Arrasatearrek, ordea, estutu egin zuten bigarren zatiaren hasieran eta banakoa lortu zuten 65. minutuan. Bi minutura, ordea, Bereziartuak berriro ere urdinak aurretik jarri zituen. Etxeko jokalari batek zelaia utzi behar izan zuen, min hartuta, eta ordezko jokalaria zelaira sartu bitarteko une hori aprobetxatu zuten tolosarrek 1-2koa jartzeko.

81. minutuan Bravok 1-3koa sartu zuen, faltaz. Neurketa ia erabakita utzi zuten, eta Mondrak amore eman zuen. Azken minutu horietan erakustaldia eman zuten Avellanedaren mutilek: 83. eta 86. minutuetan beste bi gol egin zituzten, Mansok eta Xabi Martinezek, hain zuzen.

Asteburuko bigarren albiste ona Ordiziaren berdinketarena izan da. Bana berdindu zuten, etxean, Amaikak Bat taldearen aurka, eta ondorioz, hiru puntura jarri dira urdinak. Ordiziarrek, ordea, neurketa bat gutxiago dute, eta atzeratutako partida hori Aste Santuen bueltan jokatuko dute, Aretxabaletaren aurka. Hain zuzen, neurketa horren ondoren, Tolosak eta Ordiziak elkarren aurka jokatu beharko dute. Ezbairik gabe, garrantzia handiko neurketa, lehen postua lortzeko helburuari begira.

Bestalde, asteburuan Realak antolatzen duen 13 urtez azpikoen Nazioarteko Txapelketa jokatzeko txartela lortu du Tolosak. Irakurri albiste osoa hemen

Pos.   TaldeaPuntuakJPIPBPGPEAATKT
1    ORDIZIA K.E. 58 26 18 4 4 0 52 14
2    TOLOSA C.F. 55 27 17 4 6 0 58 27
3    HERNANI C.D. 53 27 16 5 6 0 46 19
4    PASAIA K.E 51 27 15 6 6 0 42 28
5    ZARAUTZ K.E. 46 27 14 4 9 0 41 34
6    MONDRAGON C.F. 46 27 13 7 7 0 34 25
7    BERGARA K.E. 45 27 13 6 8 0 42 28
8    AMAIKAK BAT K.E. 39 27 11 6 10 0 41 38
9    MUTRIKU F.T. 38 27 10 8 9 0 49 39
10    BETI GAZTE K.J.K.E. 33 27 9 6 12 0 35 41
11    ARETXABALETA K.E. 33 26 8 9 9 0 28 25
12    HONDARRIBIA F.E 32 27 8 8 11 0 34 42
13    AÑORGA K.K.E 32 27 8 8 11 0 34 39
14    REAL UNION CLUB SAD 32 27 9 5 13 0 27 32
15    OIARTZUN K.E. 30 27 8 6 13 0 29 33
16    UROLA K.E. 23 27 5 8 14 0 32 48
17    VASCONIA C.D. 22 27 5 7 15 0 36 53
18    TOURING C.D. 3 27 0 3 24 0 10 105

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!