Zerkausia, belaunaldien arteko elkargune

Ataria 2018ko martxoaren 19a

Haurren Hiria egitasmoak 40 lagun inguru bildu zituen larunbateko laugarren saioan. Haurrez gain, gurasoak eta aiton-amonak izan ziren, eta margoketa lanak egiten pasa zuten arratsaldea.

Belaunaldien arteko transmisioa landu du Haurren Hiriak laugarren saioan. Hori dela eta, haur, nerabe eta heldu elkartu ziren, larunbatean, Zerkausian. Arantxa Orbegozok egindako etxetxo batzuk margotu zituzten, elkarlanean oinarrituz, sormen ekintzak ez baitu adin mugarik.

Hain zuzen, haurrek aiton-amonekin elkarrekin gauzak egin ditzaketela erakustea zen helburuetako bat, Margi Iturriza, Haurren Hiria egitasmoko arduradunaren arabera: "Belaunaldien arteko elkarrekintza sustatu nahi izan dugu, ikus dezaten elkarrekin gauzak egitea posible dela, ez dute-eta elkarrekin egoteko gunerik. Aiton-amonei bilobei azaldu diete nolakoa zen garai batean Tolosa, edo beraiek haurrak zirenean nola jolasten zuten", azaldu du Iturrizak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!