Zirku diziplinetan trebatzeko karpa zabalduko du Gure Zirkuak, Aste Santuan

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko martxoaren 14a

Datorren martxoaren 26an hasita, hamar eguneko tailerrak antolatu dituzte, Asvinenea Arte Eszenikoen Laborategiaren eskutik.

Trapezioa, oihalak, alanbreak nahiz malabareak ezagutu eta haietan aritzen ikasteko ikastaroa antolatu du Gure Zirkuak, Tolosako zezen plazan. Aste Santuko oporraldiari begira ondu dute proiektua, eta jarraipena emango diote, horrela, beren hastapenetako helburuari.

Ikastaro hasieran estreinatu zuten zirkua, zezen plazako karpan eskainiriko emanaldietan, eta zirku eskolaren ametsa ukitzear dira orain. Horrela, datorren martxoaren 26an hasita, astelehenetik ostiralera, 10 eguneko tailerra proposatu diete herritarrei. Asvineneako kideak izango dira zirku diziplinak irakastearen arduradunak, eta bi talde osatzea da antolatzaileen helburua: bata goizez, bestea arratsaldez.

Zirku eskolan parte hartu nahi dutenek, orain dute izena emateko aukera, gurezirkua@gmail.com helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!