Gudari kaleko berrurbanizatzea dela eta, bilera egingo dute asteazkenean

Tolosaldeko Ataria 2018ko otsailaren 16a

Deialdi bana izango dute merkatariek eta bizilagunek, Oriaburu eraikinean.

Datorren asteazkenean, otsailaren 21ean, Tolosako Udalak bilera bana egingo du Gudari kaleko merkatari eta bizilagunekin, kalea berrurbanizatzeko proiektuaren harira.

Oriaburu eraikinean izango dira biak, eta merkatariak 15:00etarako deitu dituzte. Bizilagunek, berriz, 20:00etarako bertaratu beharko dute. Udalak azaldu du, dena den, merkatariren batek ezingo balu lehen hitzordura bertaratu, aukera izango lukeela bigarrenean parte hartzeko. Bileretan behin betiko proiektua aurkeztuko diete interesa dutenei, eta herritarren zalantzak argituko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!