Bigarren botilakada bat, inauterietan

Ataria 2018ko otsailaren 16a

Rondilla kalean jaso zuen botilakada.

Ertzaintzak Ataria-ri baieztatu dionez, Zaldunitan 12:30ean gazte batek botilakada bat jaso zuen aurpegian, eta ondorioz, ospitalera joan behar izan zuen. Ertzaintzak asteazkenean jaso zuen salaketa.

Ertzaintzak dituen datuen arabera, Zaldunitan jaso zuen botilakada, 12:30ean, Rondilla kalean. Festan zegoela, ez zuela inongo liskarrik izan, eta bat-batean kolpea jaso zuela esan du gazteak, salaketa.

Ez da Tolosako inauterietan egondako botilakada bakarra, atzo jakin zen Ostegun Gizen gauean botila kolpe bat jasota, adin txikiko bat koman dagoela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!