Gaur, lehiaketako argazkiak bidaltzeko azken eguna

Ataria 2018ko otsailaren 15a

Lehiaketako argazki bat

Inauteri Selfie lehiaketa martxan da sari bikainekin; igo argazkiak webgunera hilaren 22a baino lehen.

Mugikorrik gabe ez goaz inora. Eta inauterietan ere egun bakoitzeko momentuak edota mozorroak irudi bidez jaso gabe ezin izaten da geratu. Tartean, nola ez, selfiak ateratzen dituzu, ezta? Bada, beste urte batez, argazkirik onenak edota berezienak saritu nahi ditu TOLOSALDEKO ATARIA-k.

Argazkiak ataria.eus webgunean dagoen formularioaren bidez bidali beharko dira otsailaren 22a, osteguna, baino lehen. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia bertan aurkituko duzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Beraz, errepasatu ateratako argazkiak eta parte hartu.

SARI EDERRAK ESKURA

Epaimahaiaren saria bi pertsonentzako bi gaueko egonaldia izango da, gosariarekin, Nekatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik. Erabiltzaileen saria eskuratzen duenak Matias Gorrotxategi jatetxean bi pertsonentzako otordu bat eskuratuko du, eta atarikideen saria, berriz, Lurlan Bistrot-en eskutik bi lagunentzako otordua izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!