Iñauterietako selfie onenentzat sariak!

Ataria 2018ko otsailaren 1a

Otsailaren 22ra bitarte duzue parte hartzeko aukera. Animatu eta igo zuen iñauterietako selfiak gurera!

 

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

   - Egilearen izen-abizenak.
   - Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
   - Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
   - Argazkiaren azalpena: Non eta noiz aterata dagoen, argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatz daitezke.

 

Argazkiaren ezaugarriak:

   - 300ppp-ko bereizmena.
   - 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
   - Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke, beti ere tratatu gabeak.
   - Tolosaldeko 2018ko inauterietako argazki selfiak izan beharko dira.

 

Argazkiak bidaltzeko epea: otsailaren 8tik otsailaren 22ra (biak barne)

Argazkiak ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta ataria.eus-eko argazki galeria batean egongo dira ikusgai. 

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek bakarrik parte-hartu dezakete, bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

 

Bozketa:

   - Ataria.eus bidezko bozketa otsailaren 23an  hasiko da, argazki guztiak jasota daudenean; eta martxoaren 1a bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

 

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

   - Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
   - ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, bi pertsonarentzako otordu bat Matias Gorrotxategi Erretegian
   - Horretaz gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, bi argazki onenek  Lurlan Bistrot-ek emandako bi otordu irabazteko aukera ere izango dute.

 

Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 7an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.

Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!