Aitortza betiko inauterizaleei eta 'Inauteri Challenge' ikusgarria

Ataria 2018ko otsailaren 8a

Kabi Alai elkarteak Berazubi auzoko karroza izendatu du inauterizale ‘kuttun’. Konpartsa guztiak 'Mannequin Challenge' delako bat osatu du elkartetik irteterako unean.

Tolosako inauterietan jai giroa jarri izan duen Berazubi auzoko karroza omendu du Kabi Alai elkarteak eta ohiko umorea erakutsi dute bertako kideek goizean goizetik. Plaza Berrian dagoen elkartean gosaldu eta kalejiran gerturatu dira udaletxera.

Aurretik, ordea, 'Mannequin Challenge' delakoa egin dute. Dantzariak, udal korporazioa, txaranga, inauterizale kuttunak... bakoitzak bere posizioa hartu du eta pare bat minutuz mugitu gabe izan dira, izoztuta geratuko balira bezala. Sorpresaz harrapatu dituzte Plaza Berrian zeudenak, eta amaitzean, txaloak jaso dituzte.

Txupinazoaren orduan parodia egin ondoren, festa giroan jarraitu dute kalez kale.

Txupinazoaren kronika eta argazki galeria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!