Txistu artean jaso dituzte, inauterizaleek, legionario, kapirote eta gainerako personaiak. Zalantzarik ez zen, Berazubiko karrozakoek ez zutela inor epel utziko, eta halaxe izan da. Beren mozorro ezagunenetako bat errepikatu dute, sari berezia jasotzeko.
Plaza hotza berotu dute tolosarrek, eta ez da aitzakiarik izango, gaur, saltoka aritzeko. Zoratzen da Tolosa, pozez. Gora inauteriak!