Larunbateroko Tolosako azoka San Blaseraino iritsi da

Ataria 2018ko otsailaren 3a

Jendearen joan etorria etengabekoa izan da jaietan dagoen San Blas auzoan. Festa giroaz gozatzearekin batera, izan da erroskilla bila joan denik ere.

Goizean meza nagusia zegoen, eta San Blaseko ermita txiki geratu da. Jendeak aterpetik jarraitu behar izan du meza, bozgorailuetatik barruan gertatzen zena entzunez. Ondoren bertako produktuak bedeinkatu dituzte, eta Toka Lehiaketari ekin diote. Arratsaldean erromeria izango da.

San Blas jaiak

Egitaraua

Gaur, larunbata

18:00-21:30. Elustondo anai-arrebak trikitilarien emanaldia.

Bihar, igandea

09:00. Txistulariak Tolosako Udalaren eskutik.

11:00. Meza, auzoko eta elkarteko hildakoen alde.

12:30. Aizkolariak: Iker Vicente eta Joseba Otaegi.

12:45. Elustondo anai-arreba trikitilariak.

13:00. Angel Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak.

18:00. Bertsolarien bigarren saioa.

18:30-21:00. Elustondo anai-arrebak trikitilariak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!