Euskal Herri mailan martxoaren 8rako egin den greba deialdia prestatzeko balioko du asanbladak. Deialdia egin duten herritarrek aipatu dutenez, «emakumeok planto egingo dugu; gu guztiok geratzen bagara, sistema geratzen dela erakusteko balioko du grebak». Astearteko asanbladara gerturatzeko deia luzatu dute.