Disko batekin biribilduko du Kalean Txarangak 5. urteurrena

Irune Alfonso 2018ko urt. 26a, 14:55

Kalean Txarangak diskoa argitaratu du taldearen 5. urtemuga ospatzeko. Bihar, larunbatez, aurkeztuko dute lana Tolosako Kaleetan zehar.

Duela 3 urte, San Ferminetan sari bat irabaztearekin batera, lehen disko bat argitaratu zuen Kalean Txarangak. Emaitzarekin gustura geratu ziren, eta 5. urteurrena biribiltzeko bigarren disko bat argitaratzea erabaki dute. 

Disko "pertsonalago" baten aldeko apustua egin dute oraingoan, eta rock doinuen batera, euskal taldeen kantu ezagunak bildu dizute lan berrian: Fermin Muguruza, Gatibu, Etzakit... "Kalean arrakasta gehien duten diskoak dira, eta taldearen izaera eta indarra trasmititzen dute", azaldu du Iñigo Alustiza txarangako kideak.

Disko berria Andoaingo Garate estudioan grabatu dute eta emaitzarekin "oso harro" daudela gaineratu du Alustizak: "Oso azkar igaro dira 5 urte hauek, baina ilusio eta gogo handia genuen taldekide guztiok".

Lan berriaren aurkezpena bihar bertan egingo dute, Tolosan. 11:30ean Xirimiri Kafetegitik irtengo dira kalejiran, eta bazkal ordura bitarte alde zaharrean barrena ibiliko dira. Arratsaldean ere, 19:30etik aurrera, kalez kale arituko dira. Aipatzekoa da, Frantziara bidaia ugari egin dituztela denbora honetan, eta han bertan egindako bi lagunek ere hartuko dute parte biharko emanaldian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!