Mikel Arruabarrena fitxatu du Fuenlabradak

Ataria 2018ko urtarrilaren 22a

Futbolari tolosarrak Zipre utzi eta bi urterako kontratua sinatu du 2.B mailako talde madrildarrarekin; ekainaren 2019ra arte jokatuko du bertan.

Mikel Arruabarrenak Fuenlabradan jokatuko du datozen bi urteetan. Eibar utzi ostean, Huescan aritu zen denbora labur batez, eta 2016. urteaz geroztik Zipreko AEL Limassol taldean zegoen. Bertan jokatutako 48 neurketetan 17 gol egin ditu. Besteak beste, aurten Europako Ligako lau neurketa jokatu ditu.

35 urte betetzear den arren, Arruabarrenak lehian jarraituko du. Fuenlabrada 2.B mailako lehen taldeko liderra da, eta aurkezpenean esan duenez "klubaren proiektuaren seriotasun eta anbizioak" bultzatuta eman dio baiezkoa talde madrildarrari. Aurrez armaginekin egin zuen moduan, bigarren mailara igotzeko lan egingo du tolosarrak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!