700 haur inguru XXXI. Ero Etxe krosean

Irati Saizar Artola 2018ko urtarrilaren 21a

Eguraldi busti eta hotzarekin aritu dira 700 haur inguru korrika Tolosako kaleetan barrena; Ero Etxe krosa ospatu dute goizean.  

Hogeita hamaika urtetan hutsik ere egin gabe ospatu den hitzordua zuen gaurkoan Tolosako herriak: Ero Etxe krosa. Aurreikuspenak beteta, 700 haur inguruk hartu dute parte edizio honetan. San Frantzisko pasealekua jendez bete da, bertan baitzegoen helmuga. Guztira sei lasterketa egin dituzte, adinaren arabera sailkatuta eta luzera desberdinetakoak. 

Hona hemen sailkapena: 

MUTIL INFANTILAK

  1. 1. Eneko Gaztañaga (Orioko herri ikastola)
  2. 2. Elur Urkola  (Laskorain ikastola)
  3. 3. Josu Porta (Pasai Lizeoa)

NESKA INFANTILAK

  1. 1. June Sudupe (Orixe BHI)
  2. 2. Ane Martin (Laskorain ikastola)
  3. 3. Teresa Ibarbia (Laskorain ikastola)

MUTIL ALEBINAK

  1. 1. Martin Iriondo (Orioko herri ikastola)
  2. 2. Urko Etxebeste (Lizeoa Beasain)
  3. 3. Unax Armendariz (Uzturpe ikastola)

NESKA ALEBINAK

  1. 1. June Lizeaga (Laskorain ikastola)
  2. 2. Matilde Etxeberria (Samaniego)
  3. 3. Kattalin Iztueta (Laskorain ikastola)

MUTIL BENJAMINAK

  1. 1. Julen Gaztañaga (Orioko herri ikastola)
  2. 2. Aner Unanue (Irurako ikastola)
  3. 3. Telmo Aranburu (Herrikide)

NESKA BENJAMINAK 

  1. 1. Elene Balerdi (Laskorain ikastola)
  2. 2. Elene Urrestilla (Orioko herri ikastola)
  3. 3. Saioa Gastesi (Laskorain ikastola)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!