Eskualdeko sagardoa, Etiopiako uraren alde

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko urtarrilaren 19a

Tolosako Casino elkarteak bigarrenez antolatu du Txotx Solidarioa; Etiopia Utopia elkartearen alde, Julen Lopetegi selekzionatzaile asteasuarrak ireki ditu kupelak. 

Sagardoa, ura edateko zailtasunak dituztenen alde. Casino elkarteak jarduera humanitarioen bila hasitako bidean bigarren itzulia egin du gaur, eta Zerkausian sagardotegi efimeroa ezarri dute, 200 afaltiar baino gehiagorentzako. 

Parrilletan, Iker Galarza eta Joxemari Barriola. Bestelako jakiak prestatzen, berriz, Xabier Martinez eta Sonia Tapia sukaldariak. Eta, kupelean, Julen Lopetegi Espainiako futbol selekzionatzaile asteasuarra. Ohorezko agurrarekin zabaldu dute, ofizialki, elkartasun afaria, eta giro ederra sortu da otordu aurreko uneetan. 

Guztia, Etiopia-Utopia Gobernuz Kanpoko Erakundearen proiektuei bultzada ekonomikoa emateko. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!