Uzturre taldearen bilera larunbatean, 25. urteurrenaren harira

Ataria 2018ko urtarrilaren 11

Tolosako Alkoholiko Anonimoen taldeak, larunbatean, 25. urteurrena dela eta, bilera irekia egingo du Corpus Christiko aretoetan, 19:00etan.

Alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egingo dute bilera horretan. Informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!