Zabalik da Gipuzkoatik kanpo dauden presoen familien garraio gastuetarako diru-laguntzen deialdia

Ataria 2018ko urtarrilaren 10a

Presoen familiek egiten dituzten bisitek sortzen dituzten gastuei aurre egiteko diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea ireki du Tolosako Udalak, otsailaren 3ra (barne) arte.

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke espetxeetan zigortuta dauden edo behin-behinean espetxeratuta dauden tolosarren senitartekoak, ondorengo lehentasun-hurrenkera honen arabera:

  • Ezkonkidea edo izatezko bikotekidea.
  • Seme-alabak.
  • Gurasoak.
  • Anai-arrebak.

Eskaera egiten duten senitartekoek Tolosan erroldatuta egon behar dute diru-laguntza eskaera egiten dutenean eta bisitak egiten dituztenean. Eskaerak Tolosako udal erregistroan, Udaten, aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 7:15etik 14:15era.

Informazio gehiagorako, Tolosako gizarte zerbitzuekin jar daiteke harremanetan:

Zuzeneko harreta zerbitzua: astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, ostegunak izan ezik. Plaza Zaharra, 6 helbidean.

Telefonoa: 943 69 74 60

Faxa: 943 69 75 08

Emaila: gizartezerbitzuak@tolosa.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!