Bi Kulturzale txartelek zabalduko dute areto tolosarren urtea

Tolosaldeko Ataria 2018ko urt. 10a, 11:41

Urtarrilaren 12tik martxoaren 23ra bitarte, 10 ikuskizun txertatu ditu udalak, Kulturzale txartelean; beste hainbat hitzordu ere izango dira, eskaintzaz kanpo.

Urtearekin batera, hiruhilekoa ere berria da, eta kultura kontsumitzaile zenbaiten jakin-mina ase du, jada, Tolosako Udalak: udazkenean egin bezala, neguko hiruhilekoan ere bi Kulturzale txartel eskainiko dituzte, programatutako emanaldietako zenbait prezio erakargarriagoetan eskaintzeko.

Guztira, 10 hitzordu txertatu dituzte eskaintza berezi horretan, baina neguko agenda herriko eragileek antolatutako beste hainbat jarduerak ere beteko dute. Horien berri emateko, betiko moduan, udalak esku-orria banatuko du, jarduera guztien agenda plazaratuz.

Bide horretan, udaleko kultura saila jasotzear da herriko eraikin soziokulturalen azterketa, eta Kultura Sailak neguko eskaintzaren plazaratzea baliatu nahi izan du, azaltzeko, "herritarren sormen lanari irtenbidea emateko" baliatuko dutela azterketaren emaitza.

 

10 ikuskizun, erdi prezioan

Martxoaren 23ra bitarteko kultur eskaintza bitan banatu du udalak eta, beraz, Kulturzale txartel bakoitzak bost hitzorduz gozatzeko aukera eskainiko die herritarrei.

Lehenengoak, Tenpora, Rigoletto opera, Scherezade antzezlana, Tosca opera eta Ergela antzezlana bilduko ditu. Sarrera solteak erosiz gero, ikuskizunek 56 euroko kostua izango lukete guztira; txartelak 24 euroko kostua du.

Bigarren txartelarekin, berriz, 34 euro ordaindu beharko dira, 76 euroko kostua luketen ikuskizunak: El cuento de invierno baleta, El Drogas, Carmen opera, Esto no me lo esperaba antzezlana eta The very best of Dire Straits ikuskizuna.

Txartelak eskuragarri daude, jada, Tolosako kultur etxean, 10:00etatik aurrera, goizez eta arratsaldez.

 

  • Urtarrilaren 12an, 20:30etan, Topic-en, Tenpora taldearen Itzulika kontzertua. Kulturzale txartelean dago.
  • Urtarrilaren 13an, 17:00etan Leidorren, Alizia lurralde miresgarrian.
  • Urtarrilaren 16an, 20:15ean, Leidorren, LondonOpera Housetik zuzeneko opera proiekzioa: Rigoletto (Giuseppe Verdi). Kulturzale txartelean dago.
  • Urtarrilaren 20an, 12:00etan eta 16:00etan, Leidorren, Goazen.
  • Urtarrilaren 20an, 19:30ean, Leidorren, Ataria Bertso Jaialdia.
  • Urtarrilaren 26an, 20:15ean, Leidorren, Vaiven: Scherezade. Kulturzale txartelean dago.
  • Otsailaren 2an, 19:30ean, Topic-en, kalderero kontzertua.
  • Otsailaren 7an, 20:30ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko opera proiekzioa: Tosca (Giacomo Puccini). Kulturzale txartelean dago.
  • Otsailaren 9an, 22:30ean, Leidorren, Ostiral Meheko Jaialdia.
  • Otsailaren 16an, 20:30ean, Leidorren, Dani Mateo.
  • Otsailaren 23an, 20:30ean, Leidorren, Txaloren eskutik 'Ergela' antzezlana. Kulturzale txartelean dago.
  • Otsailaren 28an, 20:15ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko balet proiekzioa: El Cuento de Invierno. Kulturzale txartelean dago.
  • Martxoaren 2an, 20:30ean, Leidorren, El Drogas. Kulturzale txartelean dago.
  • Martxoaren 6an, 19:45ean, Leidorren, London Opera Housetik zuzeneko opera proiekzioa: Carmen (Georges Bizet). Kulturzale txartelean dago.
  • Martxoaren 10ean, 16:00 eta 18:00etan, Leidorren, Pirritx, Porrotx, eta Marimotox: Borobilean.
  • Martxoaren 16an, 20:30ean, Leidorren, Zanguango Teatroren eskutik, 'Esto no me lo esperaba'. Kulturzale txartelean dago.
  • Martxoaren 23an, 20:30ean, Leidorren, Brothers in Band: the very best of Dire Straits. Kulturzale txartelean dago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!