Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundira

Ataria 2018ko urtarrilaren 3a

Argazkia: EAJ

Sortzez tolosarra den arren, zaldibiartzat du bere burua Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari berriak, Garbiñe Mendizabalek.

Mikel Irizar izan da orain arte lan horretan eta dimisioa eman eta gero izendatu dute kargurako Mendizabal. Zaldibian zinegotzi izana da eta EAJko legebiltzarkidea izan da 2009tik orain arte. 57 urte egingo ditu aurten eta Euskal Filologian lizentziaduna da.

Euskara teknikaria da ogibidez, eta ez du postu arrotza izango, izan ere, Euskara zuzendari izan zen 1991 eta 1995 urteen artean. Datorren astean izendatuko dute Hizkuntza berdintasuneko zuzendari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!