Berritu, irauteko

Tolosaldeko Ataria 2017ko abenduaren 16a

Berritu, irauteko 4 1513430096154
Berritu, irauteko 6 1513430126053
Berritu, irauteko 8 1513430145062
Berritu, irauteko 9 1513430159976
Berritu, irauteko 3 1513430085422
Berritu, irauteko 5 1513430112443
Berritu, irauteko 7 1513430136297

Tolosako Trianguloak hirugarrenez hartu du, gaur, Energia Azoka; kontsumo bide jasangarrien plaza bilakatu da karpa erraldoia, eta herritarren beren zalantzak argitu ahal izan dituzte. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako Udalak, Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutu Integratuak parte hartu dute egitasmoan, energia jasangarriaren kontsumoa sustatu, eta horien inguruko informazio zuzena eskaintzen. 

Bi bisita gidatu egin dituzte doan, eta Tolosaldea LHIIko ikasleek eman dizkiete azalpenak, interesa azaldu duten herritarrei. Berotze sistemak, argiztapena nahiz ibilgailu elektrikoak ikusteko aukera izan da. Hori guztia kontatzen, berriz, Jokin Aldazabal Euskadi Irratiko Ekosfera saioko arduraduna aritu da, aditu eta ikasleei elkarrizketak eginez. 

Erlazionatuak

Trianguloa, energia onenaren plaza

Itzea Urkizu Arsuaga 2017 abe 14 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!