Osasun publikoaren afera

100 langile batu dira Asuncion klinikako lehen lanuztera

Ataria 2017ko abenduaren 13a

Argazkiak: @MikelArreseigor

Lau orduko lanuztea eta auto-karabana egin dute goizean, eta klinikako sarreran elkartu dira, berriro, arratsalde hasieran; deitzaileak "gustura" azaldu dira harrerarekin.

Tolosako Asuncion klinikako langileek lehen lanuztea egin dute gaur goizean,  eta "gustura" azaldu dira deialdiak jasotako babesarekin: "100 pertsona elkartu gara, kontuan izanda, gutxieneko zerbitzuak eskaini behar ditugula".

Besteak beste, soldatei KPIaren igoera aplikatzeko zazpi urteko borrokagatik eman dute mahai gaineko kolpea, eta horixe azaltzen aritu dira, langileak, klinikara bertaratzen ziren herritarrei. Mobilizazioek jarraituko dute, abenduan eta urtarrilean.

Irakurri hemen Asuncion klinikako langileei egindako elkarrizketa.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!