Pasahitza (zaharra)

"Azken hamarkada lasaiagoa eta kulturalki aberatsagoa izan da"

Ataria 2017ko abenduaren 12a

Abenduro ospatzen du Bonbereneak bere urteurrena, baina, aurtengoa bereziagoa da, borobila delako. 20 urte bete ditu, eta urteurreneko ekitaldi sorta borobiltzeko azken hamarkada kontatzen duen 'Bonberenea 20 urte bizirik' liburua aurkeztu dute.

Hamar urte bete zituenean kaleratu zuten 'Bonberenea hamar urte bizirik' liburuaren jarraipena da aurkeztu berri dutena. Testuen ardura Urki Kolinas Bonbereneako kideak izan du, baina, berak esan moduan, "Bonbereneako beste hainbat ekimenekin egiten den moduan, elkarlanean eginiko lana da".

Bada, lehen liburuaren jarraipena den heinean, azken hamarkada da, bertan, batik bat, kontatzen dena. Hain juxtu, alde handiak nabaritu ditu Kolinasek bataren eta bestearen artean: "Lehen hamarkadan garai nahasiak ziren: hiru okupazio, bi desalojo, erakundeekin eztabaidak... eta bigarren hamarkadan, berriz, erakundeekin harremana ez da hain tirabiratsua izan".

Giro "lasaiago" horri esker uste du Kolinasek ekoizpena handiagoa izan dela azken urteetan: "Guk nahi duguna egiteko, hau da, kultura egiteko, giro aproposagoa izan dugu". Eta datuak ere eman ditu hori erakusteko. Izan ere, lehen hamarkadan 200 kontzerturen bueltan ibili baziren, bigarrenean 800 zuzeneko bueltan ibili dira. Diskoen ekoizpena ere handiagoa izan da bigarrenean, "eta horrekin batera, baita kalitatea ere".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!