Hamar aginagaldo kaxa zozkatuko ditu Tolosa&Co merkatari elkarteak

Ataria 2017ko abenduaren 8a

Abenduaren 1etik abenduaren 21era Tolosa&Co dendetan Visa txartelarekin ordaintzen dutenen artean eguberrietako hamar saski zozkatuko dituzte. Tolosa&Co dendetan saltzen diren produktuekin osatutako kaxa horiek, Tolosako hamar erakusleihotan ikusi ahal izango dira.

Prezio Juxtua kanpaina

Bestalde Tolosa&Co-k gabonei begira beste kanpaina bat martxan jarri du. Abenduaren 7tik urtarrilaren 7ra Tolosa&Co dendetan erosten dutenei boleto berezi bat emango diete, bertan bere datuak eta erakusleihoan dauden produktu guztien balio totala jartzeko. Bezeroek komertzioan jarriko duten kaxan utzi dezakete boletoa, edo baita erakusleihoan bertan dagoen buzoian ere. Erakusleihoa Triangulo plazan dago. 

Irabazlea izango da preziora gehien hurbiltzen dena, eta erakusleihoan dauden produktu guztiak eskuratuko ditu. Urtarrilaren 13an egingo dute sari banaketa, erakusleihoan bertan. 

Horretaz gain, preziora gehien hurbildu diren hurrengo hiru pertsonei 200 euroko txekea emango zaien Tolosa&co-ko dendetan gastatzeko. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!