[GUTUNA] Tailer bikainak

Leire Esnaola 2017ko abenduaren 6a

Tolosako Azokak, Tolomendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Sonia Tapia sukaldariak elkarlanean, aurtengo urtean aurrera eraman dituzten tailerrak bikainak izan direla jakinarazteko idazten dut.

Tailerren bidez etxeko txiki zein helduei gure baratzak gehiago ezagutzen lagundu digute, baita bertatik jasotzen diren barazki goxo eta osasuntsuak baliosten ere.

Barazkien jatorria ezagutu eta Tolosako Zerkausia eta Berdura Plazako mahai gaineraino iristeko dagoen lan gogorra ere ikusi dugu geure begiekin. Bejondeiela, larunbatero berain eskaintza ederrenekin gerturatzen diren baserritarrei!!

Soniak, sukaldari trebea dela erakusteaz gain, bere sekretutxoak ere irakatsi dizkigu, geure egunerokotasunean garaian garaiko produktuak erabiliz plater goxoak sukaldatu ditzagun.

Benetan txalotzekoa eta eskertzekoa, beraien prestutasun eta irribarre alaienarekin, Tolomendiko teknikari eta azokako dinamizatzaile den, Ainhoa Zabalak eta Sonia Tapia sukaldariak, egin duten lana.

Eskerrik asko eta datorren urtean ere elkarrekin tailerrak egiten jarraitzeko aukera izan dezagula.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!