Helduei zuzendutako ikastaroa, lehen aldiz

Ataria 2017ko abenduaren 2a

Tolosako Azoka, helduentzako 2 1512226312951
Tolosako Azoka, helduentzako 3 1512226317718
Tolosako Azoka, helduentzako 4 1512226322558
Tolosako Azoka, helduentzako 5 1512226327113
Tolosako Azoka, helduentzako 6 1512226332373
Tolosako Azoka, helduentzako 1 1512226308375

Sukaltalkak helduei zuzendutako tailerra jaso du gaur goizean. Sonia Tapia sukaldaria eta Amaia Diaz de Monasterio nutrizionista aritu dira irakasle lanetan, eta Tolosako Azokaren dinamizatzaileak, Ainhoa Zabalak, esan duenez, saio aberatsa eta osatua izan dute.

Arrakastatsutzat jo du saioa Ainhoa Zabala Tolomendiko teknikari eta Tolosako Azokako dinamizatzaileak. Helduei zuzendutako lehen tailerra egin dute eta jada datorren urtean gehiago egiteko eskaera ere jaso dutela esan du. "Orain arte haurrei eta famili zein gazteei begirakoak egin ditugu, hau da helduei zuzendutako lehena, eta oso kontentu gaude. Eskaera ikusita datorren urtean beste zerbait egin beharko dugu", esan du.

Parte hartzaileak oso gustura egon direla esan du eta azokatik garaian garaiko produktuak aukeratu eta Sukaltakan prestatu ahal izan dituztela esan du. Horretarako Sonia Tapia sukaldariaren eta Amaia Diaz de Monasterio nutrizionistaren laguntza izan dute.

Bi izan dira produktu nagusiak, Nafarroako orburuak eta barazki kruziferoak. Bi plater nagusi presatu dituzte, batetik, orburuak baserriko arrautzarekin prestatu dituzte, eta bestetik, Frantziako sukaldaritzatik datorren crudités bat prestatu dute barazki kruziferoekin. Postre bezala baserriko jogurta eta errezilgo sagarrak egin dituzte, intxaurrez eta menbrilloz lagundurik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!