Eguberria darie, jada, gau tolosarrei

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko abenduaren 6a

Gau tolosarrei Eguberria dar 2 1512557727024
Gau tolosarrei Eguberria dar 7 1512557762513
Gau tolosarrei Eguberria dar 14 1512557807348
Gau tolosarrei Eguberria dar 1 1512557721139
Gau tolosarrei Eguberria dar 3 1512557734046
Gau tolosarrei Eguberria dar 4 1512557740015
Gau tolosarrei Eguberria dar 5 1512557750622
Gau tolosarrei Eguberria dar 6 1512557757105
Gau tolosarrei Eguberria dar 9 1512557774406
Gau tolosarrei Eguberria dar 10 1512557780753
Gau tolosarrei Eguberria dar 11 1512557786919
Gau tolosarrei Eguberria dar 12 1512557794818
Gau tolosarrei Eguberria dar 13 1512557801052
Gau tolosarrei Eguberria dar 8 1512557768876

Atzo iluntzean piztu zituzten, Tolosan, Eguberrietako argiak; Tolargiren laguntzaz, 50 egitura ezarri dituzte, guztira.

Tolosa&Co elkarteko merkatariekin batera, Tolosako Udalak aurtengo Eguberrietako argien piztea egin zuen atzo, Trianguloa plazan. Urteroko moduan, haur eta gaztetxoei lilura eragin zieten animalia argiztatuek, eta hainbat argazkitarako dekoratu bilakatu zen Gaztelako arkupea.

Kaleko gabon-argiak ezartzeko lanak duela zenbait aste hasi zituzten Tolargiko langileek eta, guztira, 50 egitura ezarri dituzte herrian barrena. Bolak, konoak eta zuhaitz txikiak baliatu dituzte apaingarri lanetarako, eta San Frantzisko pasealekua, Araba etorbidea, Alde Zaharra, Larramendi, Amarotz auzoa, Lopez Mendizabal plaza, Iurre auzoa, Montezkue auzoa, Gernikako arbola, Emeterio Arrese, Zumalakarregi etorbidea, Solana, Rondilla kalea, Belate, Bedaio, Urkizu eta Aldaba auzoak apaindu dituzte festa egunetarako. Era berean, udaletxea, musika eskola eta kultur etxea ere argiztatuta izango dira Eguberrietan. 

Aipatzekoa da, Kale Nagusiko eta Errementari kaleko merkatarien ekimenez, datorren astean piztuko dituztela bertan argiak. Urtarrilaren 7ra bitarte, beraz, Eguberria argitan izango da Tolosan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!