Babarrunaren Festan gertatutako eraso sexista salatu du emakume batek, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2017ko azaroaren 28a

Zuzeneko lekukoren baten bila dabil, gertakaria frogatu prozesua hasteko; azaroaren 19an goizaldeko 02:00ak aldera, emakume batek ukituak jasan zituen gizon baten eskutik.

Duela hamar egun, emakume batek eraso sexista bat jasan zuen Tolosan, Babarrunaren Festan. Mugimendu feministak whatsapp bidez zabaldutako mezu baten bitartez jakinarazi dute gertakaria, salatuz, Euskal Herria plazatik Rondilla kalera zihoala, gizon batek atzetik gerturatu eta ukituak egin zizkiola. 

Biktima erasotzailea gainetik kentzen saiatu zen, egindakoa leporatuz. Gizonezkoak, ordea, iseka egin zion emakumeari eta, leporatu, histeriko hutsa zela. Antza, erasotzailea Antonio Lekuona kaleruntz joan zen. 

Emakumeak gertatutakoaren berri eman die Tolosako Udaleko Berdintasun Sailari eta Gizarte Zerbitzuei, mezuan zabaldutakoaten arabera. Ordea, departamentu juridikoen eta Ertzaintzaren laguntzaz erasoa salatu eta berau frogatzeko prozesua has dadin, erasotzailea identifikatzeko laguntza behar du emakumeak. Horrela, beraz, zuzeneko lekukoren batek gertakaria ikusi izan balu, Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzea eskatu du mugimendu feministak, biktimarekin bat eginez. 

Babarrunaren Festak jendetza elkartu zuen Tolosan, eta inguru horretan amaitu zuen, txarangak, bere emanaldia. Oso posiblea da, beraz, festan zebilen inork gertakaria ikusi izana. 

Lagauntza eskaerarekin batera, mugimendu feministak gaineratu du, bistakoa dela eraso sexistek ez dutela etenik, baina, hala ere, emakumeak ez direla "subjektu pasibo izango". Jazarpenak normalizatzeari aurre egiteko beharraz ohartarazi dute Whatsapp mezuan, autodefentsa giltzarritzat joz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!