Parisera joateko deia egin dute

Tolosaldeko Ataria 2017ko aza. 23a, 10:28

Mertxe Colina eta Anne-Marie Bordes Bake Artisauak izan ziren atzo, Tolosako Topic-en. "Euskal presoen gaiari irtenbidea eman eta salbuespen egoerari" bukatzeko mugarria izango den hitzordua izango da abenduaren 9an, Parisen, eta bertaratzeko garrantziaz hitz egin zuten.

Luhusoko operazioa bitarte Ipar Euskal Herrian emandako pausoen inguruan eta hortik aurrera, apirilaren 8ko ETAren armagabetzea arteko ibilbidearen berri eman zuten. Era berean, abenduaren 9rako Parisen deitu duten manifestazioaz aritu ziren. "Armagabetzea ez da bakea bere horretan. Armagabetzea bake justu eta iraunkorreko etapa inportantea bada, presoen etxeratzea eta gatazka honek eragin dituen biktima guztien errekonozimendu, erreparazio eta egin beharreko egiak, eraiki beharreko elkarbizitzarako oinarrian kokatzen dugu", esan zuten Bordes kazetariak.

Parisera joatea "nekeza" dela onartuta ere, herritarrei hitzorduaren garrantziaz jabetzeko gonbita luzatu zieten. "Badakigu Paris urrun dagoela, dirua dela... badakigu, baina pentsa gatazka hau lehen pertsonan bizi duten askok daramaten zama. Gatazka honekin amaitu behar dugu eta abenduaren 9koa mugarria izango da bide horretan", esan zuen Colinak.

Abenduaren 9an Parisera joateko autobusak antolatu dira herriz herri, ohiko lekuetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!