Pasahitza (zaharra)

Bizkar-muinetik behera

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2017ko azaroaren 22a
Bizkar-muinetik behera
irristatzen zatzaizkit.
Begiak itxi, eta ederren eder
ikusten zaitut,
euritan, 
egarritan loratua.
Amaiera den guztiari
zentzu ematen diozu,
xalotasun oldar mirarizkoa.
 
Begiak itxi,
eta argiaren pareko ikusten zaitut:
zu zara inork bilatzen ez duen
silaba adierazezina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!