Ekimen berezia egingo dute Tolosako musika eskolako ikasleek Xexili Egunaren bezperan

Ataria 2017ko azaroaren 21a

Tolosako musika eskolako akordeoilariak kalejiran.

Aurten bete dira 150 urte Eduardo Mokoroa musikaria jaio zela. Bere izena du udal musika eskolak eta aurtengo Xexili Egunaren inguruko emanaldian akordeoi taldeak eta ikasleen bandak parte hartuko dute.

Eskolako akordeoilariak 19:00etan abiatuko dira gaur musika eskolatik eta 19:45ean elkartuko dira musika eskolako kanpoaldean ikasleen bandarekin. Bien artean Mokoroaren A los toros abestia joko dute. Ondoren, Plaza Zaharrera joango dira eta han ere beste behin joko dute abestia. Hori eta gero, ikasleen bandak kalejira jarraituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!