Abenduaren 9ko manifestaziora joateko argazki jendetsua

Ataria 2017ko azaroaren 15a

Abenduaren 9an Parisen egingo den manifestaziora joateko deialdia egiteko argazki jendetsua aterako dute larunbatean, 12:00etan, Trianguloko arkuan. 

Parisera joateko autobusetan apuntatzeko zerrendak jarri dituzte eskualdeko hainbat tabernatan. Tolosan, Amaiur, Xirimiri, Ikatza, Elurra eta Asteasuarran; Ibarran, Zubiaurren, Atarin, Errotatxon eta Makiunen; Villabonan, Amasa Kafetegian, Iratzarren, Errekan eta Iru Aldetan; Anoetan, Itzulin, Arkupen eta Goikoetxean eta Lizartzan, berriz, Ostatuan eta Jose Marin. 

65 euro balio du autobuseko txartelak; abenduaren 8an, 22:00etan aterako da autobusa eta abenduaren 10ean bueltatuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 674 202 206 edo 606 170 844 telefonora dei dezakete herritarrek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!