Tolosatik Belgradera

Errefuxiatuentzako arropa Belgradera bidean da

Ataria 2017ko aza. 13a, 17:46

Errefuxiatuei laguntzeko Tolosan hasitako ekimenak beste pauso bat eman du; Irurako pabiloi batean gordeta egon den arropa Lesbosera bidean jarri zuten iragan ostiralean. 

Urte hasieran Tolosako talde batek deialdia luzatu zuen tenperatura oso hotzak jasaten ari zen errefuxiatuei laguntze aldera neguko arropa jasotzeko. Deialdiak esperotakoa erabat gainditu zuen, eta bi trailer bete zituzten arropez

Hara eramateko diruz laguntza ere eskatu zuten, eta aurreikuspenak gainditu zituzten kasu horretan ere; 25.000 euro batu zituzten. 

Belgraden, Serbiako hiriburuan, ehunka errefuxiatuk zituzten beharrak ikusita, hara bideratu zen arropa. Sei lagunez osatutako taldea abiatu zen hura kudeatzera, eta ondoren beste boluntario talde bat ere osatu zen banaketarekin eta bestelako gauzekin laguntzeko. Bidaia horretako informazio guztia duzue Tolosaldeko Atariako Tolosatik Belgradera atal berezian.

Arropa bete kamioi bat eman eta banatzea lortu zen, eta gainerakoa Irurako pabiloi batean gordeta egon da iragan ostiral arte; Lesboserako bidean da jada.

Bideoa: Tolosatik Belgradera

 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!