Pilotak aukeratu ondoren, finalerako prest da Peña

Ataria 2017ko azaroaren 10a

Promozio Mailako Lau t'erdiko Txapelketaren finala larunbatean jokatuko da Iruñeko Labrit pilotalekuan, 17:00etan hasiko den jaialdian.

Asier Agirre iruindarrak eta Jon Ander Peña tolosarrak finalerako pilotak asteazkenean aukeratu zituzten, eta ondorioz, finalerako dena prest da. Lau t'erdiko norgehiagoka jaialdiko bigarren partida izango da. Lehenengoan Tolosak jokatuko du, eta hirugarrengoan Jakak eta Artolak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!