Eguraldiak ez ditu kikildu

Ataria 2017ko azaroaren 4a

Tolosako Larramendi auzoan krosa egin dute bosgarren aldiz. Benjaminak izan dira lehenak, eta euren atzetik, uste baino lehen, alebinak eta infantilak atera dira. Izan ere, ateratzekoak zirenean euri zaparrada hasi du eta atertu duenean, antolatzaileek beste bi mailetakoak ateratzea adostu dute, euria hasi baino lehen.

Proba nagusia aurreikusitako orduan hasi dute, bi ibilbide izan dituzte aukeran, 5 kilometrokoa eta 10 kilometrokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!